XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASIERAKO ITZ BI

Orra, ba: auetxek dira gogoz kontrako pausoak, beste askori eta neri egin arazi zizkigutenak.

Gure etxean beste asmoak ziran nerekin.

Kintara iritxita kajan sartua nengoan, da bagenekian soldaduska egin bearra nuala.

Aitak esaten zuan, kuota ordaindu ta errez libra nintekela.

Baiña sei milla erreal, milla ta bosteun pezeta, omen zan ordaindu bearra, ta guk dirurik ez.

Etxe berria egin da kokotzeraiño zorpean sartuak.

Baiña nunbaitetik jakin zuan aitak, instruzioak joaterako ikasi ta soldaduskako erdi denbora egin bear izaten zala; eta erabaki genduan orixe egitea.

Urrengo astelenean jetxi giñan aita-semeak Tolosa'ra, instruzioak erakusten zituanarengana.